XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Esaiozu, ba, Panama'ko Ordezkaria zareala!.

- Itxi neuri, ba-dakit onetarikoai zelan itz-egin-da.

Onen izkera gogorrari gogorrago egiñaz erantzun bear yako.

Bien zarata-otsak entzunda, etorri zan beste gudari bat, eta gizakera legun, txukunaz ia zer gerabillen itandu euskun.

Ordezkariak azaldu ondoren, bere txartela eskuratu eutsan.

Gudariak artuta eroan eutsan langelara bere nagusiari.

- Ikusi dozu? Aor guztia atonduta gogor itz-egin dodalako esan eustan Ordezkariak.

- Bai, egia da, baña oba genduke orraitio orretara ez ekin, arropuzka ekiteko be ezkagoz-ta erantzun neutsan.

Gerotxuago andik igarobide-eslariaren gelara eroan ginduzan.

Berrogetamartsu urtedun buruzagia zan.

Bekokiz illuna ta arpegieraz ezkibela: zan lakoxe Prusiar gudalari yatorra!.

Etzan zutundu bera, ta yartekorik be ezeuskun esan.

Ordezkariak aurreko astean egiñiko ikertaldia gogoratu-ta gero ni, Suiza'ra yoateko Doitxerri'tik igaro nai neban bere aberkidea ninduala esan eutsan.

- Suiza'ra doala? itandu eutsan buruzagiak.

Orretarako eskubiderik ezin giñeio guk emon.

Neuri begira-begira nebala, lenengo astiro ta arduratsu aztertu eban nire igarobidea.

Urrengo, baimena eskatzeko idatzi genduan ingurratza irakurri eban.

Ingurratz ori aurreko astean egiñiko ikertaldian neue izenez Ordezkariak izenpetuta erakutsi eutsana zan.

Diñodan bein oarbidez: nik neuk eneban agerkairik bein bakarrik be izenpetu.

Idazkortz gorriari elduta, asi zan buruzagia eskabide-ingurratzeko itzai azpiko marra gorriak egiten: lenengo, neure izenari; gero, igarobidea emon yatan egunari (doixtarrak Beljika'n sartuta gero emona zan); eta azkenez, Ordezkariaren izenari.

Gauzok astiro baizen nagusiro egin ebazan.

Geure barruko ikareari eutsirik, Ordezkaria ta biok alkarri begira gengozan.

Nire begi-eztenak ostera, idazkortz-buruari zerraion aspertzeka, ta artetsu nengoala agiri nairik ba-niarduan alegiñak egiten.

Buruzagiak eten eban ixil-une itzal ori Ordezkariari esanaz:
- Zure igarobidea, Ordezkaritzakoena da-ta, baietsiko yatzu, baña zaldun onenak ertzañen eskuetara yoan bear dau, an bear diran garbitasunak egin dagiezan.